Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Ostirala, 22 Ira 2017

2017ko Udako Eskaintza

Uda2017

UDA HONETAN, IDIAZABALEZ BLAI.

Uztailaren 1ean emango diogu hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30 arte, astelehenetik igandera 11.00-14.00 eta 16.00-19.00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.
Idiazabal Gazta bezalako produktu bikainak erakarrita turista fluxua urte osoan zehar garrantzitsua bada ere, uda garaian asko handitzen da, mundu guztitik bisitariak jasoz.
Udako asteazkenetan, Idiazabalez Blai
Gaztaren Interpretazio Zentrotik gainera eta Ordiziako D´elikatuz Zentroarekin elkarlanean, joan den urteko ekimenari jarraipena emanez, Donostiko eta Gipuzkoako Turismo Bulegoetan eta Hotel nagusietan banatuko den tarjetoia argitaratu da, non garraio publikoa erabiliz eta Donostiatik trenez goizeko lehen orduan abiatuz, Ordiziako azoka lehenik eta autobusez Idiazabalen ondoren Aranburu gaztandegian gaztaren elaborazio prozesua ezagutu eta Idiazabalgo gaztaren intepretazio zentroa ikusteko aukera emango den, arratsaldez trenez berriro Donostiara bueltatuz. Honez gain, Idiazabalgo Udal igerilekura doan sartzeko aukera emango zaie bono hau erosten dutenei.
2017ko Uda, ekintzez betetako uda
Aurrekoaz gain, Gaztaren Interpretazio Zentroak eskaintza zabala prestatu du aurtengorako , Idiazabalgo gaztandegietara egunero bisita gidatuen eskaintzarekin, udal igerilekuan Idiazabal Gazta tailerrarekin, edota Segurako Ondarre gaztandegiko bisitekin.
Esan baita ere, Idiazabalgo udal igerilekuko erabiltzaileek Idiazabalgo Aranburu, Gaztañaditxulo eta Arimasagasti gaztandegiek emandako gazta desberdinen asteroko zozketan parte hartzeko aukera izango dutela.
Informazio gehiagorako: 943188203, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , www.idiazabalturismo.com

Ikusi eskaintza!

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter