Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Asteartea, 21 Aza 2017

I. Euskal Gaztaren Azoka maiatzaren 6 eta 7an Idiazabalen

gaztaeguna2017

I. EUSKAL GAZTAREN AZOKA

Idiazabal, 2017ko maiatzak 6 eta 7
Lehen "GAZTA EGUNA", orain "EUSKAL GAZTAREN AZOKA"
Maiatzaren 6 eta 7an I. Euskal Gaztaren Azoka ospatuko da Idiazabalen. Azken hemeretzi urte hauetan, gaur egun arte, egin den "Gaztaren Eguna"ren luzapen eguneratua eta berritua izango da.
ASTEBUKAERA OSOKO AZOKA 2 EGUNEKO IRAUPENAREKIN
I. Euskal Gaztaren Azoka larunbat guztian zehar, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 7, goiz partean garatuko da.
FORMATU BERRIA
Formatu berria "Euskal Gaztaia, Euskal Paisaia" lemapean borobilduko da. Modu honetara, euskal gaztaren filosofia eta errealitatea oinarritzen diren 4 zutabeak gailendu nahi dira: paisaia, ardi latxa, artzaina, eta ondorioz, gazta.
Obviamente, sin la elaboración del queso y su consumo posterior desaparecerían los rebaños y también el oficio de pastor en detrimento del paisaje vasco.
Euskal gaztari esker, euskal artzaintza lanbide bezala ziurtatzea posible da, eta baita, ardi latxaz osaturiko artaldeak egotea ere. Gure paisaia eta ingurunea txukun mantentzea eta baliogarria izatea ahalbidetzen du kate honek. Gaztarik gabe, ez litzateke artzainik egongo, ezta artalderik ere, eta gure paisaiak beste itxura bat izango luke, ez litzateke hain zaindua eta emankorra izango.


Baina, hau dena ez litzateke posible izango, lan guzti honen emaitza ez bagenuke kontsumituko, hor dago errealitate honen giltza. Prozesua ixteko, bertako gazta erostea ezinbestekoa da. Gaztari esker, gure artzaintza, gure artaldeak eta gure euskal paisaia posible dira.
EUSKAL HERRIKO HIRU GAZTA JATORRI IZENDAPENAK BERTAN EGONGO DIRA
Azoka berritzaile honen lehen edizioan Euskal Herriko hiru jatorri izendapenak aurkituko ditugu:

  •  Idiazabal
  • Roncal
  •  Ossau Iraty

Azoka zehaztasun osoz antolatu dugu, gure herrian hainbeste garrantzia duten 3 jatorri izendapenak kontuan hartuz. Modu honetara, Idiazabalgo Euskal Gaztaren Azokak erreferente izan nahi du hemen, eta baita nazioartean ere.
DASTAKETA / LEHIAKETA HERRIKOIA
Igande goizean, 11etan, dastaketa eta lehiaketa herrikoiari emango zaio hasiera gazta irabazlea aukeratzeko.
ESKAINTZA BEREZIAK
Gazta osoak, edo bi erdi erosteko promozio bereziak eskainiko dira.
"RUTA EUROPEA DEL QUESO" BARRUAN AURKITZEN DIREN BESTE JATORRI IZENDAPENAK
Idiazabal "Ruta Europea del Queso" barruan aurkitzen da. Honi lotuta, Euskal Herriko gazta ezberdinak eta Europako gaztaren ibilbideko gazta gonbidatuak eskainiko dira. Cabrales, Ripoll, Torta del Casar y Fundao (Portugal).

Egitaraua

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter