Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Astelehena, 21 Urr 2019

2016ko Udako Eskaintza

idiazabaluda2016

UDA HONETAN, IDIAZABALEZ BLAI.

Uztailaren 1ean emango diogu hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30 arte, astelehenetik igandera 11.00-14.00 eta 16.00-19.00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.
Idiazabal Gazta bezalako produktu bikainak erakarrita turista fluxua urte osoan zehar garrantzitsua bada ere, uda garaian asko handitzen da, mundo guztitik bisitariak jasoz.
Arrazoi honengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailetik azken urteotan sustatu den eskaintzetako batek, Idiazabal du jomuga, aurrez Ordiziako Azokatik pasaz eta ondoren Idiazabalen Gaztaren Interpretazio Zentroa eta Aranburu gaztandegia bisitatuz, osatzen den egunerdiko pakete turistikoarekin . Aurtengoan gainera, bereziki promozionatuko da, Uztailaren 1ean Donostiako Boulevard-ean irekiko den Gipuzkoako Turismo Bulegoan. Pakete hauek batez ere turista atzerritarrek erosten dituzte.
Gaztaren Interpretazio Zentrotik gainera eta Ordiziako D´elikatuz Zentroarekin elkarlanean, Donostiko eta Gipuzkoako Turismo Bulegoetan eta Hotel nagusietan banatuko den tarjetoia argitaratu da, non garraio publikoa erabiliz eta Donostiatik trenez goizeko lehen orduan abiatuz, Ordiziako azoka lehenik eta autobusez Idiazabalen ondoren Aranburu gaztandegian gaztaren elaborazio prozesua ezagutu eta Idiazabalgo gaztaren intepretazio zentroa ikusteko aukera emango den, arratsaldez trenez berriro Donostiara bueltatuz. Honez gain, Idiazabalgo Udal igerilekura doan sartzeko aukera emango zaie bono hau erosten dutenei.
2016ko Uda, ekintzez betetako uda
Aurrekoaz gain, Gaztaren Interpretazio Zentroak eskaintza zabala prestatu du aurtengorako , udal igerilekuan Idiazabal Gazta tailerrarekin, idiazabalgo mendi larreetako bisitarekin edota Segurako Ondarre gaztandegiko bisitekin.
Esan baita ere, Idiazabalgo udal igerilekuko erabiltzaileek Idiazabalgo Aranburu, Gaztañaditxulo eta Arimasagasti gaztandegiek emandako gazta desberdinen asteroko zozketan parte hartzeko aukera izango dutela.
Informazio gehiagorako: 943188203, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , www.idiazabalturismo.com

Ikusi eskaintza!

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter