Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Igandea, 15 Abe 2019

"Ruta Europea del Queso"ren bilera Ripoll-en

ripollwebRuta Europea del Queso elkarteak egun hauetan ospatu du Ripoll-en maiatzeko hauteskunde ondorengo lehen Zuzendaritza Batzordea. Elkarteko kide diren hainbat udaletan gobernu taldeak aldatu direnez, garrantzi berezia zuen bilera honek.
Elkartea legalki eratua dago dagoeneko, Espainiako Elkarte Erregistroan inskribatu ondoren eta beste helburuen artean, udalek proiektuarekin zuten konpromisoa berresteko balio izan du bilera honek.
Era honetan, egindako lanak, erakundearen oinarrian sendotu, eta agintaldi honetan jarraitu beharreko norabidea eta datozen hilabetetan garatuko diren ekimenak zehazteko balio izan du, lehentasunezkoak izanik, Elkartearen Komunikazio planaren garapena eta erakundearen izaera europearra sustatzea.
Gainera, bilera honek Ripoll-en asteburuan ospatu den Fira Europea del Formatge-rekin bat egin du, bertan Ripollés eskualdeko sei gaztandegi artisau eta Elkarteko kide diren herrietako hainbat Gaztandegik parte hartu dutelarik (Cabrales, Idiazabal, Maó-Mahón, Peñamellera Alta eta Torta del Casar), baita Frantziako Cantal et Salers –eko batek ere.

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter