Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Igandea, 20 Urr 2019

Idiazabalgo merkatari, ostalari eta ekoizleen gida aurkeztu da

merkataritzagidaaurkezpenaMERKATARITZA BIZIA, HERRI BIZIA

Idiazabalgo Udala, azken urteotan ahalegin berezia egiten dihardu bertako komertzioetan erosketa bultzatu eta bertako produktuaren kontsumoa sustatzeko.

Ahalegin honetan kokatzen da Idiazabaldarrei bertako merkatari, ostalari eta ekoizleen berri jasotzen duen gida helaraztea. Gida honek Idiazabalen dagoen eskaintza zabalari buruz jabearazten lagunduko digu, ez baita berdina banaka ikusi edo eta eskaintza oso bat osatuz ikustea. Gidaren helburua ez da bakarrik, merkatari, ostalari eta ekoizleen berri ematea, herrian erosteak dituen abantailen berri ere ematen du, horretarako hainbat arrazoi aurkeztuz.

Honetaz gain, gabonak bertan ditugula aprobetxatuz eta Idiazabalgo festak iritsi bitartean Idiazabaldarrak herrian erostera animatu nahi ditugu, Goierriko Merkataritza Dinamizazioko bulegoarekin elkarlanean martxan jarri dugun kanpainarekin.

Abenduaren 19tik 2015eko urtarrilaren 31 arte Idiazabalgo dendetan erosketak egiten dituztenek zozketa baten parte hartzeko aukera emango dien boletoa jasoko dute.

Guztira 10.000 boleto banatuko dira, ondorengo sariak lortzea ahalbidetuko dutenak:

  •  ElCiegon bi pertsonentzako asteburu bat.
  •  50€ko 10 erosketa bale.

Funtzionamendua oso erraza da: kontsumitzaileak egindako erosketaren truke, saltzaileak boleto bat emango dio. Zozketa, urtarrilaren 31an egingo da Idiazabalgo festetako programaren baitan.

Kanpaina honen berri emateko kartelak jarrito dira, Idiazabalgo denda bakoitzean , baita herrian zehar eta herriko elkarte gastronomikoetan ere.

GIDA DESKARGATU

 

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter