Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Igandea, 15 Abe 2019

"Gaztaren Mamia" ekitaldi programaren aurkezpena

gaztaren mamia aurkezpena web

HIRU EGUN IDIAZABAL UNIBERTSOAN IDIAZABAL GAZTARI BALIOA EMATEKO HELBURUAREKIN

Aurten, Jatorri Izendapenaren 25. urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzen baitan, asteburu bat antolatu dugu Idiazabal Gaztari eta gazta hori osatzen duen esentzia multzoari eskainita. Ekimen hau urriaren 11, 12 eta 13an izango da eta jarraitzeko bokazioarekin jaio da. Halaber, Idiazabalgo udalerria dinamizatu nahi du gazta ardatza izanik. Antolatu den jarduera programarekin Idiazabal gaztak sukaldaritzan duen balioa indartzea ez ezik, gaztarekin lotutako ezaugarri ukiezinak bistaratzen eta gure paisaiak eta mendiko ekosistemak zaintzen nola laguntzen duen agerian jartzen ere lagundu nahi da. Hitz batean, Idiazabl lurralde ulertzen lagundu nahi da, bai eta gazten Izendapen Jatorriak elkartzea bultzatu ere.

Osteguna, urriak 11: Jardunaldi teknikoa. Idiazabal: 25 urte mendetako tradizioa egiaztatzen.

Idiazabal, Udaletxeko Bilkura Aretoan.

Ordua: 9:00-17:30

Egitaraua

9:00-10:30: 25 URTE MENDETAKO TRADIZIOA EGIAZTATZEN

Jose Maria Ustarroz: 25 urte hauen esanahia

Jose Mari Hualde: Jatorri Izendapenaren jatorria

Amelia Jauregi: Ekoizleentzako erronka nagusiak

Fermin Jauregi: Ikuskapenen eta kontrolen garapena eta bilakaera

10.30-11.30: 25 URTE ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ABANGOARDIAN

Patxi Perez Elortondo, UPV-EHU: Ikerketa eta kalitatearen hobekuntza.

Saioa Elizalde, ARTZAI GAZTA: Elikagaien segurtasuna

Roberto Ruiz, NEIKER: Mugarriak esne ekoizpenaren ikerketan.

11.30-12.00 ATSEDENALDIA KAFERAKO

12.00-13.30: 25 URTE IZEN BAT BULTZATZEN

Jesus Mari Ormaetxea, IDIAZABAL GAZTAREN ORDIZIAKO KOFRADIA: Kofradiaren lana

Josu Butron, ITESA, SUSTRAIA: Sektorearen nortasuna eta lanaren zabalkundea.

Javier Diaz, ALHAMBRA JATETXEA: Sukaldaritza-Idiazabal Gazta arteko sinbiosia

Alazne Uribarri, HAZI: Egiaztatutako produktuen sustapena.

Cristina Lecumberri, INTIA: Egiaztatutako produktuen sustapena.

13:30 BAZKARIA

15.30-16.30: IDIAZABAL GAZTA MERKATUETAN

Jose Luis Martin: Idiazabal gazta denda espezializatuetan

Igor Acero, EROSKI TALDEA: Idiazabal gazta banaketa handian

Tokiko merkataritzaren arduraduna, zehaztu gabe: Salmenta zuzena tokiko azoka eta merkatuetan.

16.30-17.30: TALDE LANEAN

Mariano Imaz: Latxa esnea

Gorramendiko ordezkaria: Gorramendi

Luisa Villegas: Basque Cheses Sales

Pablo Basterra: Artzai-Gazta

Viernes 12 de octubre: Euskal Herriko Artzai Gaztaren XXIV. Lehiaketa Idiazabalen

Hora: 10:00etatik aurrera.

Lehiaketa horretan lurraldeka egiten diren lehiaketetan (Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan) sailkatuak izan diren lehen 10ek parte hartzen dute, eta urtero lehiaketa probintzia desberdin batean egiten da, txandaka. Aurten, Gipuzkoa izango da lehiaketaren anfitrioia.

Lehiaketaren antolaketarako Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen laguntza dugu ezinbestez, eta laguntza horri esker, hain zuzen, lehiaketa hau adituek hoberen baloratu dituztenetako bat da. Lehiaketarekin batera beste hainbat jarduera egingo dira, hala nola, gazta eta artisautzako beste produktu batzuen salmentarako azoka, produktu egiteko prozesuak komentatuta, bazkari herrikoa, etab.

Larunbata, urriak 13: Gaztaren eta nekazaritza sektorearen festa Idiazabalen

Ordua: 10:00etatik 19:00etara

Egun guztian jai giroa izango da nagusi Idiazabalen. 15 Jatorri Deitura ezberdinetako gazten dastaketa, ganadu azoka, Iparraldearekin senidetzea, bazkaria, Erramun Martikorena...

25 urte kalitatearen alde lanean

Jatorrizko Izendapena 1987an jaio zen, bai latxa eta karrantzar ardien atzaina eta benetako IDIAZABAL gaztaren egilea defendatzeko, bai, kontsumitzaileari gaztaren jatorria eta kalitatea bermatzeko.

Gaur egun 500 abeltegi inguru eta 100 gaztandegi baino gehiago daude Jatorrizko Izendapenaren barne, horietarik gehienak esne propioa soilik erabiltzen dute beraien produktuetarako. Tamainak, nolanahi ere, arreta artisaua bermatzen du, bai gazta egiteko orduan zein heltze eta afinatze prozesuan.

Bai esne zein gazta ekoizpena beti Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (Erronkari bailaran izan ezik) burutzen da. Izan ere, zergatik deitzen zaio IDIAZABAL Jatorrizko Izendapena honi? bada, izenik ezagunena dugulako guztiok.

Ustiategi hauetan guztietan urtero 1.000 tona IDIAZABAL gazta bihurtuko diren 7.000.000 litro esne ekoizten dira. Ez dezagun ahantzi behar bezala helduriko kilo bat gazta ekoizteko zazpi litro esne inguru behar direla.

Idiazabal Gaztaren Batzorde Arautzaileak kontrol sistema baten bitartez erabat zehaztuta eta bermatuta dauka Idiazabal gaztaren egiaztapena.

Ertzak modu askotakoak izan daitezke, gazta egiterakoan erabilitako moldearen arabera, eta biribilak zein ertz zorrotzekoak onartzen dira.

Benetako IDIAZABALek ezin du ertz irregularrik eduki, aldeak ez dira barrurantz zanpatuak ez kanporantz puztuak izango eta taloi ganbilegirik. Dena den, eta eskuz egindako gazta naturala denez, honelako akats txikiak ager daitezke kasu bakan batzuetan; baina, produktuaren dastapenean eraginik ez dutenez, ez dira gazta baztertzeko bezainbesteko zio nahikoa, gero gazten sailkapenean ikusiko dugun bezala.

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter