Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Ostirala, 18 Urr 2019

Prentsa Dosierra

webIdiazabalgo Udalak 2006an ireki zituen Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Dastaketa Zentroaren ateak, hainbat helbururekin:

 

  • · Idiazabal eta Idiazabal Gazta promozionatu, ezagutzera eman eta herria bisitarako erakargarri egin.
  • · Idiazabal Gaztaren erreferentziazko zentroa bilakatzea gure lurraldean eta haratago.
  • · Gaztaren inguruko ezagutza zabaltzea.
  • · Idiazabal Gaztaren salmenta sustatzea
  • · Bertako, baserriko eta kalitatezko jaki eta edariak bultzatu.

Helburu orokor hauek ardatz hartuta eta bertako baliabideak aprobetxatuz, sei urte hauetan, arlo ezberdinen inguruko jarduera eta ekintza ugari eraman dira aurrera eta milaka bisitari pasa dira bertatik.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak produktu turistikoak sendotzeko asmoarekin gastronomia plana garatu du eta bertan Goierriko turismoak leku garrantzitsua hartzen du. Denbora honetan Goierriko Turismo Mahaiak eskualdearen promozioa gastronomia oinarritzat hartuz egitea erabaki izanak, Ordiziako Azoka eta Idiazabal Gazta zutabe izanik, aurrez aipaturiko helburu horiek lortzea are eta errazago jartzen digu.

Ildo honetan, Idiazabalgo Udalak bultzada berri bat eman nahi izan dio proiektuari Idiazabal Turismo marka berria aurkeztuz. eta marka honen babesean ondorengo ekintzak aurrera eramanez:

 

  • · “Idiazabal Turismo, Gazta Zaporedun Herria” marka turistiko berria: Ikuspuntu berritzaile batetatik abiatuta, eta beti tradizioarekiko errespetu osoz, irudi berriak Idiazabal gazta gurtuaren zati bat irudikatzen du, probintziaren bihotzeko ingururik bisitatuenetako baten turismo erakargarri moduan. Koloreei dagokienean berriz, bere paregabeko inguru naturalaren berdea, eta ondutako ardi gazta on baten horiak, leku honek dituen erakargarritasun guztiak dastatu, usaindu, zaporeztatu eta gozatzera gonbidatzen dute bisitaria.
  • · Eskaintza turistiko berria:
  1. Banakako turistei zuzenduriko Idiazabalgo baliabide turistikoen mapa.
  2. Taldekako bisitariei zuzendutako eskaintza.

 

  • · Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan egokitzapenak:
  1. Ikus entzunezko gelaren egokitzapena, bertan dastaketa, hitzaldi eta ekintza desberdinak antolatzeko aukera emanez.
  2. Panel berriak: larreen garrantziaren inguruan, Idiazabal Gaztaren ezaugarrietan sakonduz.
  3. Gazta Egunaren txokoa: Idiazabalen maiatzaren lehen igandean ospatu ohi den azoka bereziko postuen errepresentazio txiki batekin.

Prentsa Dosierra (PDF)

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter