Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Larunbata, 22 Ira 2018

2018ko Udako Eskaintza

Uda2018Idiazabal

UDA HONETAN, DASTATU IDIAZABAL.
Ekainaren 30ean emango diogu hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30 arte, astelehenetik igandera 11.00-14.00 eta 16.00-19.00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.
Idiazabal Gazta bezalako produktu bikainak erakarrita turista fluxua urte osoan zehar garrantzitsua bada ere, uda garaian asko handitzen da, mundu guztitik bisitariak jasoz.
Idiazabal paketeaz gozatu
Idiazabal paketea izango da aurtengo eskaintzaren berrikuntza nagusia. Idiazabal bisitatzen dutenek Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroko bisita, herriko gaztandegi bateko bisita eta herriko jatetxe batean menuaz gozatu ahal izango dute, prezio itxi baten barruan. Gainera pakete turistiko hau erosten dutenek, igerilekuko sarrera doan izango dute.
Gaztandegiei dagokienez, J. Aranburu eta Gaztainaditxulorekin batera, Goiburuk ere bere gaztandegia bisitatzeko aukera emango du. Jatetxeei dagokienean, Xume, Pilar Enea eta Guardi jatetxeak izango dira Idiazabal paketearen baitan menuak eskeiniko dituztenak.
Idiazabal paketeko eskaintzaz gain, egunero herriko gaztandegiren bat bisitatzeko aukera egongo da goiz eta arratsaldez egingo diren hiru saiotan. Honez gain, uztaila eta abuztuko igande guztietan J.Aranburu gaztandegian bisita berezia izango da goizeko 11.00-13.00 Idiazabal Gaztaren ekoizpen prozesua ikusteko. Uztailaren 14, 28 eta Abuztuaren 11 eta 25ean 11.30tatik 13.00tara berriz, Gaztainaditxulo gaztandegian, Ander Barandiaran artzaiak bere ardi latxen artaldea erakutsiko du, haren manejoa, elikadura etab. Azalduz.
Esan baita ere, urtero moduan Idiazabalgo udal igerilekuko erabiltzaileek Idiazabalgo Aranburu, Gaztañaditxulo eta Goiburu gaztandegiek emandako gazta desberdinen asteroko zozketan parte hartzeko aukera izango dutela.

Udako asteazkenetan, Idiazabalez Blai
Gaztaren Interpretazio Zentrotik gainera eta Ordiziako D´elikatuz Zentroarekin elkarlanean, joan den urtetako ekimenari jarraipena emanez, Donostiko eta Gipuzkoako Turismo Bulegoetan eta Hotel nagusietan banatuko den tarjetoia argitaratu da, non garraio publikoa erabiliz eta Donostiatik trenez goizeko lehen orduan abiatuz, Ordiziako azoka lehenik eta autobusez Idiazabalen ondoren Aranburu gaztandegian gaztaren elaborazio prozesua ezagutu eta Idiazabalgo gaztaren intepretazio zentroa ikusteko aukera emango den, arratsaldez trenez berriro Donostiara bueltatuz. Honez gain, Idiazabalgo Udal igerilekura doan sartzeko aukera emango zaie bono hau erosten dutenei.
Informazio gehiagorako: 943188203, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , www.idiazabalturismo.com

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter