Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

  • ingurune-naturala01

  • ingurune-naturala02

Asteartea, 21 Aza 2017

Parke Naturalak


1. Aralarko parke naturala


Aralar 1989ko martxoaren 7an Parke Natural izendatua izan zen. Era honetara, Aralarko ingurune guztiari babes-araudia eman zitzaion.

Aralarko Parke Naturala Gipuzkoako probintziaren hegoekialdeko inguruan dago kokatua. Iparraldean Altzania-Lizarrustiko mendikateak, Ataungo Domoak eta Enirio Aralarrek osatzen dute.

Parkearen barnean ez dago biztanleriarik Ataungo Aia auzoan izan ezik. Baserri batzuk eta zenbait momentutan beren bordak erabiltzen ari diren artzainak besterik ez ditugu aurkituko. Hala ere, Parkea ingurune jendetsu batetan aurkitzen da, izan ere, alboko eskualdeetan, Goierri eta Tolosaldean 100 000 biztanle baina gehiago bizi dira.

Aralar beti izan da gipuzkoarrentzat eta orokorrean Euskadiko mendizale guztientzako erreferente, alde batetik bere mendiengatik: Txindoki, Ganbo, Putterri, eta euskal hiriburuetatik oso gertu egoteagatik, bestetik.

2. Aizkorriko parke naturala

Euskadiko bigarren parkerik handiena da. 2006ko apirilean izendatu zuten Parke Natural. 19.331ha ditu, Gorbeiak bakarrik gainditutako azalera duelarik. Gure lurraldean iada existitzen ziren beste hiruei batzen zaie: Aralar, Aiako Arria eta Pagoeta.

Aizkorri duela mende askotik da ezaguna San Adriango galtzada Arabako lautada eta Gipuzkoaren arteko bidaietan erabili zuten ibiltari eta erromesen artean. Babestutako espazioen lehen mailan sartu izanak Euskadiko beste zazpi parke naturalengandik bereizten dituen paregabeko elementuak are gehiago nabarmentzeko balio izan zuen.

Nabarmendu beharreko lehen elementua azalera da. 19.331ha ditu, hauetatik 11.598 (%80a) Gipuzkoari dagozkiolarik, eta 7.731 Arabari.

Zegama eta Zeraingo (Goierrin) udal barrutietan zehar zabaltzen da. Gipuzkoako Parke Naturalik zabalena izango da. Aralarrek 11.000ha ditu, Aiako Harriak 6.000 eta Pagoetak 1.350ha.

Parke berriak bere lurrazalean aberastasun natural handia eskaintzen du. Hala, Euskadiko hedadurarik handieneko mendigune karstikoetako bat eratzen du. Kantauri isurialdeko karezko aurrealderik handiena dauka gainera.

Ondare historiko eta artistikoa naturalari konparagarria da. Bi bitxirik nabarmenenak San Adriango tunela eta galtzada, biak Santiago Bideko ibilbidean, eta Arantzazuko Santutegia dira.

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter